Inprimatu
Whatsapp ikonoa

Olaia Duarte



Kargua: zinegotzia.

Informazio Orokorra


Jaioterria eta jaioteguna: Beasain, 1988/02/19
Ikasketak:
  • Gizarte Lanean diplomaduna Deustuko Unibertsitatean (2006-2009, Donostia) • Familia Bitartekaritzako Master Ofiziala Deustuko Unibertsitatean (2009-2010, Bilbo).
  • Bikoteen Terapia Sistemikoko espezialista Euskal Herriko Terapia Eskolan (2011-2016, Bilbo).
  • Etorkizuneko Liderrak Prestatzeko Programa, Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies (2018-2019, Bilbo).
  • Subiranotasuna Europako Herrietan masterra Euskal Herriko Unibertsitatean (2020-2022, Leioa).
  • Hizkuntzak: euskara, C2 maila; ingelesa, B2 maila; eta frantsesa, A2 maila.

Lan Esperientzia

  • Diplomatu nintzenetik, gizarte-langile gisa lan egin izan dut, hainbat eremutan: Tolosako eta Zarauzko udaletako oinarrizko gizarte-zerbitzuetan, Zumarragako Argixao zentro gerontologikoan eta Minbiziaren Aurkako Gipuzkoako Elkartean (eszedentzia hartua dut han 2015. urteaz geroztik).
  • Hain zuzen ere, elkarte horretan konturatu naiz zer aberastasun lor dezakegun entzute aktiboari eta pertsonen arteko elkarlanari esker. EH Bilduko zinegotzi izendatu nindutenetik, egunero saiatu naiz ezagutza hori Donostiako Udalean praktikan jartzen.
  • Gainera, 2020az geroztik, Donostiako Udalean zinegotzi jarduteaz gain, Emakundeko zuzendaritzan eta EAEko Gizarte Zerbitzuen Erakunde arteko Organoan parte hartzen dut.

Beste datu interesgarri batzuk


Beti saiatu naiz bizitza profesionala eta boluntariotza uztartzen, erakundeetan parte hartuz lan komunitario hori funtsezkoa baita gizarte kohesionatu eta asertiboak sortzeko.

Besteak beste, Martuteneko espetxean, gizonezkoen eta emakumezkoen moduluan laguntza psikologikoa eskainiz; Loiolaetxea elkartean, espetxetik atera diren pertsonen gizarteratze-prozesuaren jarraipena eginez; Ategorrietako Gurutze Gorriaren egoitzan, bazterketa-egoeran dauden adingabeak zaintzen lagunduz; eta Atzegin, udako hilabeteetan atseden-programaren barruan antolatzen diren oporretako aisialdiko begirale gisa,

Harremanetarako


olaia_duarte@donostia.eus